Datorren ostiralean, hilak 26, bigarren hiruhilekoko kontzertua joko dute Arrasate Musikaleko ikasleek Kulturaten, 18:30ean hasita. Bertan talde eta instrumentu desberdinak ikusi eta entzuteko aukera izango da, eta kontzerturako gonbidapen guztiak agortuta daude jada.
Hurrengo eguneko eguerdian beste horrenbeste egingo du Arrasate Musikaleko folk taldeak. Oraingo honetan Musika etxean eskainiko dute emanaldia, 12:00etatik aurrera. Hitzordu horretarako gonbidapenak ere agortuta daude.