Arrasateko Sarek 'Unai etxeratzeko bidea gara' dinamika jarriko du martxan asteartean

Hasier Larrea 2021ko mar. 18a, 13:39
Urtarrileko manifestazioko irudia.

Unai Parot euskal presoak kartzelan 31 urte daramatzala salatzeko asmoz, dinamika berri horren aurkezpena egingo dute datorren asteartean. Martxoaren 28an, domekan, manifestazioa deituko du Arrasateko Sarek.

Apiril honetan beteko ditu Unai Parotek 31 urte espetxean, eta horren harira, Unai etxeratzeko bidea gara izeneko dinamika jarriko du martxan Arrasateko Sarek. Kolektibotik azaldu dute "indarrean dagoen legedi arrunta aplikatuz gero, aspaldi" beharko lukeela kalean, eta gaineratu "Unairi asmatutako trikimailu juridiko berriak" aplikatu dizkiotela eta "oraindik etxetik 1000 kilometrora, isolatuta eta dispertsatuta", mantentzen dutela kartzelan.
 

Agerraldia, 31 urte bete dituztenek

Hori dela eta, aurten 31 urte beteko dituzten herritar desberdinek agerraldi bat egingo dute Aldai parkean, hileta zibilak egiten diren lekuan. Hitzordu hori datorren asteartean egingo dute, martxoaren 23an, 18:30ean. Agerraldi horretan, dinamika aurkeztearekin batera, datorren igandean, martxoaren 28an, 12:30ean egingo den manifestaziorako deialdia egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak