Aspacek egindako saskiak banatuko dizkie Ibai-Artek zozketako irabazleei martxoaren 20an

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko mar. 18a, 14:24

Aspacek egindako saskiak.

Ibai-Artek antolatutako zozketaren irabazleek saski bat aukeratu ahal izango dute zapatuko Baserritarren Azokan.

Aspaceko lagunek Arrasateko Udalak antolatutako Baserritarren Azokan postu bat jarriko dute zapatuan, eta bertan, 9:00etatik 13:00etara bitartean izango dira. Ordutegi horren barruan, Ibai-Artek egindako zozketaren irabazleak postura gerturatu eta saski bana aukeratu ahalko dute. Gainera, Aspacekoek produktu gehiago erakutsiko dituzte; hortaz, herritarrak gerturatzera gonbidatu dituzte saskiak ikusteko eta eskuratzeko.

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza, eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak