Barrainkuak eta Garaik erorikoa izan zuten Atarrabiako debutean

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mar. 18a, 16:22

Pelotoia Atarrabiako lasterketan. Argazkia: MARTIN EARLY

Laboral Kutxa taldeko Ainhize Barrainkua, Garazi Estebez eta Xubane Garai txirrindulariek debut gogorra izan dute UCI Women's Continental Tour mailan, Atarrabiako Jose Antonio Urdaniz Cachorna lasterketan. Izan ere, Xubane Garaik eta Ainhize Barrainkuak erorikoa izan zuten, lasterketako beste hainbat parte-hartzailek bezala. Estevez, aldiz, 23. postuan sailkatu zen 23 urteko azpikoen sailean.

Debuta "gogorra" izan dela adierazi du Garazi Estevez txirrindulariak: "Sei gradu, euria, erritmo gogorra, errepidea ez zen egokia… Hala ere, helmugara aurreneko tropelean iristea lortu nuen. Xubanek eta Ainhizek ez zuten egun ona izan, baina ez ziren eroriko larriak izan, eta hori pozteko albistea da", adierazi du Garazi Estevez txirrindulari aretxabaletarrak.

Hurrengo lasterketaren zain, hilaren 27an bilera eta kontzentrazioa izango dute Aretxabaletako txirrindulariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak