Kirol egokituko ekintzak asteburuetan ere egiten hasi da Leintz Eskola Kirola

Xabi Gorostidi 2021ko mar. 17a, 18:47

Leintz Eskola Kirol Egokitua (LEKE) taldekoekin astean bi saio egin izan dituzte orain arte; multiroleko bat, eta igerilekuan beste bat. Baina taldeko giro ona ikusita asteburutan elkartzen hasi dira, eta, besteak beste, dantza ikastaroak edo mendi bueltak egin dituzte. "Parte hartzaileen ilusio eta gogoak ikusita, aurrerantzean ere mota honetako topaketa gehiago antolatzeko asmoa dugu".

Ondorengo hausnarketa egin ostean sortu zuten LEKE taldea: "Duela bi urte egindako azterketa sakon baten ondoren, aniztasun funtzionala duten ikasleek gure bailaran jarduera fisikoa eta kirola egiteko aukera gutxi zituztela konturatu ginen. Horregatik, ohiko eskola kirolean inklusioaren aldeko apostuarekin jarraitzearekin batera, iaz LEKE (Leintz Eskola Kirol Egokitua) taldea sortu genuen"

Aste bitarteko bi saioak motz gelditzen zirela ikusita, hauek izan dira asteburuetan egin dituzten lehen bi aktibitateak:  baten egin zuten lehen saioa: "Aurreko hilabeteetan, LEINN-eko ikasleak diren Irene Aguriondo eta Ane Davilak martxan jarritako BASH proiektuarekin bat egin genuen, eta horrela, LEKE-ko ikasleek askotariko dantzen eta doinuen erritmora saio ezberdinak egiteko aukera izan zuten. Aurreko astean aldiz, multikiroleko topaketa bat antolatu genuen Iturripeko kiroldegian" azaldu dute Leintz Eskola Kiroleko arduradunek. 

Joan den asteburuan egin zuten asteburuetako azken saioa, non parte hartzaileak gozatu ederra hartu zuten: "Pasa den larunbatean berriz, LEKE-ko ikasleek taldean mendi buelta bat egiteko aukera izan zuten. Horrela, Arrasateko inguruetatik txokoz txoko ibili ziren, eta, besteak beste, Ziorlako Balkoiaren tontorra zapaldu zuten. Benetan goiz atsegina pasa zuten bertan bildutako ikasleek eta monitoreek".

Mendi irteerako une bat. (Argazkia: LEK)


Aste Santura begira

Herrian egingo diren kirol aukerei buruz mezu hau helarazi dute: "Bestalde, Aste Santuko oporrei begira, bailarako taldeak hasi dira campus-ak eta jardunaldi ezberdinak antolatzen. Hona hemen, Arrasateko eskubaloi elkarteak eta Ointxe!-k, oporretan aktibo mantentzeko eskaintzen dizkiguten aukerak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak