Karapaixoa izango da protagonista zapatu honetako baserritarren azokan

Hasier Larrea 2021ko mar. 17a, 16:10

2018ko martxoko azokan antolatutako ikastaroa.

Hileko hirugarren zapaturo legez batuko dira tokiko baserritarrak Seber Altube plazan goiz osoan zehar, baina oraingo azokak izango du berezitasunik, bezeroen artean hamabi karapaixo zozketatuko baitituzte, hileroko otarrarekin batera.

Martxoaren 20ko baserritarren azokan udaberriaren hasieran prestatzen den karapaixoa izango da nobedade nagusia. Garipua edo mokotza izenez ere ezagutzen da erromanizazioaren aurreko jaki sakratua. Antzina naturari eskaintzen zitzaion udaberriari ongietorria emateko zeremonietan, eta esanahi sinbolikoak zeuzkan: gariak ugalkortasunari egiten zion keinu, eta, arrautzak, bizitzari.

Gaur egun tradizioa izaten jarraitzen du ama pontekoak bere alaba edo seme pontekoari eskaintzea garizuma garaian, harik eta gazte hori ezkontzen den arte.

Eskuorria eta zozketa

Herriko zenbait ekoizlek ekarriko dute azokara bakoitzak bere erara prestatutako karapaixoa: betiko erara egindakoak, ama orearekin egindakoak, legami freskodunak, irin ekologikoaz egindakoak, gluten gabekoak, begetarianoak eta beganoak. Enkarguak jasotzeko edo hartzeko aukera egongo da bertan, gainera.
 
Bestalde, azokako bezeroen artean hamabi karapaixo zozketatuko dituzte, baita hileroko otarra ere. Etxean ikasi nahi dutenentzako  karapaixoa egiteko esku orriak  banatuko ditu Udalak, errezeta eta osagai desberdinen  informazioarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak