Presidentea aukeratuko du Abaroa elkarteak apirilaren 20an

Eneko Azurmendi 2021ko mar. 17a, 14:49

Batzar orokorra egingo dute egun horretan Kulturateko areto nagusian, eta presidente izan nahi duen bazkideak Abaroan bertan aurkeztu beharko du hautagaitza, martxoaren 22tik 26ra bitartean. Pandemia dela eta, 70 pertsona bazkide joan ahal izango dira gehienez eta sarrera kontrolatuko dute. Abaroako txartela eguneratuta eramateko deia egin dute elkartetik.

Bestalde, ohi moduan, iazko jardunaren balantzea, memoria, eta aurtengo jardunaldirako aurrekontua aztertuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak