Idoia Asurmendi, erdian, lau ikaslerekin.
Goiena telebistako Galdegazte saioaren zazpigarren denboraldiaren baitan, Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko Uxue Arregi, Itxaso Plaza, Sara Yan Azkarate eta Malen Gonzalez ikasleek Idoia Asurmendi musikari aramaioarra elkarrizketatu dute. Ikasleek musikari gazteari egindako hainbat galdera interesgarriz gain, saioak sorpresak izango ditu, betiere, gazteak protagonista izanik. Gaur, eguaztena, ikusi ahal izan da saioa, 21:30ean eta 23:30ean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.