10.urteurreneko Herri Batzarra Maddalen Iriarterekin egingo du Arrasateko EH Bilduk

Eneko Azurmendi 2021ko mar. 17a, 10:25
Maddalen Iriarte, Arrasaten, 2020ko hauteskunde kanpainan.

"10 urte beteko dira laster, 2011ko maiatzean lehen aldiz hauteskunde batzuetara aurkeztu ginenetik. Ibilbide zail bezain eder honetan, hainbat lorpen garrantzitsu lortu ditugu Euskal Herriarentzat. Baina oraindik asko dago egiteko", azaldu du koalizioak. Hori dela eta, martxoaren 25ean, Herri Batzarra egingo dute, modu telematikoan, 18:30ean hasita.

EH Bilduk uste du oraindik ere bidea egiteko dagoela koalizioak dituen helburu politikoak erdiesteko. "Gaur, hasieran baino komunitate zabalagoa eta anitzagoa osatzen dugu, eta aurrera begira ere, bide horretatik jarraitu nahi genuke. Guztiongatik eta guztiontzat sortutako proiektua delako gurea", nabarmendu dute.

Aurtengo ikasturtean "inflexio puntu garrantzitsua" izan nahi duen EH Bilduren II.Kongresu prozesua egiten ari dira, duela lau urteko kongresuan zehaztutako norabidean sakontzen jarraitzeko erronkarekin, hau da, "herri honentzako ezkerreko alternatiba gisa sendotzea, gure eskaintza politikoa eguneratzea eta komunitate politiko gisa hazten jarraitzea". Erronka horri ikuspegi bikoitzetik heldu nahi diote, perspektiba nazionaletik eta lokaletik, "guztion artean herri honek behar duen EH Bildu eraikitzen jarraitzeko".

EH Bilduren kongresuko ponentzia politiko eta organizatiboa aurkezteko eta eztabaidatzeko eta herri mailan lantzen ari diren ildoaren berri emateko izango da Herri Batzarra.

Izena ematea, beharrezkoa

Saioa telematikoa izango den arren, izena ematea beharrezkoa izango da, arrasate@ehbildu.eus helbidera mezu bat idatziz.

Afiliazio kanpaina ere martxan

Azkenik, afiliazio kanpaina martxan dauka EH Bilduk eta Bilkide izateko gonbita egin diete herritarrei, "Euskal Herriak behar duen ezker independentista geroz eta zabalagoa, anitzagoa eta eraginkorragoa izan dadin". Lotura honetan dago horretarako aukera.

OHARRAK:

-  Batzarrean parte hartzeko hurrengo helbidean eman izena: arrasate@ehbildu.eus

- BEhin izena emanda bidaliko diegu izena eman dutenei bilera telematikoan sartzeko esteka. 

 Datozen egunetan ARRETA GUNEA jarriko dugu martxan Bilgunean (Pablo Uranga 8):

EGUNAK:

Martxoaren 18an 16:30etatik 19:30etara

Martxoaren 19an 11:00etatik 13:00etara

ZERTARAKO?

Kongresuaren inguruko zalantzak argitzeko

Ponentziak paperean banatzeko

Herri Batzarrean izena emateko

Bilkidetze kanpainaren gaineko informazioa emateko eta tramitearekin laguntzeko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak