Iaz, azpiko zatian ere mural bat egin zuten ludotekatik, eta erretiratuei ideia gustatu zitzaien. Hori dela eta, haiek ere mural bat egingo dute. "Pareta biluzia da, nahiko tristea, eta bizitasun apur bat behar du", azaldu du Ramon Hidalgo batzordeko kideak. Maitane Muñoz Gizarte Ongizateko zinegotziak ere berretsi egin du hori: "Espazio honi bizi berri bat emateko asmotan bultzatu dute ekimena, Udal Gobernuak estrategikotzat duen herriaren zaharberritzean ale txiki bat jarriz".
Santa Teresa, Santa Marina, Agerre, Galizia, Doneztebe Portuko, Obenerreka eta Makatzenako auzotarrek edukiko dute bozkatzeko aukera –2.000 herritar inguru–. Izen-abizenak eman beharko dituzte bozkatzerakoan, eta ondoren Udalak baieztatuko du haien botoak balio duen ala ez, erroldaren arabera.