'Estatu Batuak, Herritar Banatuak' solasaldia egingo dute hilaren 23an

Eneko Azurmendi 2021eko martxoaren 16a

Ainhoa Vitoria eta Mikel Reparaz.

AEDk antolatutako saioan, Ainhoa Vitoria kazetari arrasatearrak Mikel Reparaz ETBko korrespontsal ohia elkarrizketatuko du, nafarrak Ameriketako Estatu Batuetako gizarte hausturaz idatzitako Ameriketako arrakalak kronika hizpide hartuta. Kulturateko areto nagusian izango da hitzordua, martxoaren 23an, 19:00etan.

"Urtarril hasieran, Hollywoodeko superprodukzio baten traza zeukaten eszenak ikusi genituen Donald Trumpen jarraitzaileek Washingtoneko Kapitolioa indarrez hartu zutenean. Fikziotik gutxi zeukaten, ordea, irudi haiek. AEBko gizartean dagoen haustura giroaren erakusle baino ez ziren, oinarrian arrazakeria daukan zatiketa zibilaren azken kapituluetako bat. Reparazek, bere liburuan zehar, 250 kilometro, hiru ordu eskaseko bidaia egiten du endemikotzat jotzen duen arrazakeriaren eta zatiketa sozialaren inguruan gogoeta egiten", azaldu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak