Zauritu bat izan da Kanpanzar mendatean izandako trafiko istripuan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mar. 16a, 09:06

Istripuan, gidaria autotik ateratzen. Argazkia: @Bomberosbizkaia

Auto batek eta kamioi batek talka egin dute Kanpanzarren, N-636, errepidean 07:50etan, Elorrion, Arrasaterako bidean, eta Segurtasun Sailak adierazi duenez autoko gidaria arinki zauritu da. Autotik irten ezin zuela eta suhiltzaileak bertaratu dira gidaria ibilgailutik ateratzeko. Trafikoa bi norabideetan itxita dagoela adierazi dute larrialdi zerbitzuek sare sozialetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak