Ibilketa nordikoko hastapen ikastaroa egingo dute martxoaren 24an eta 25ean

Eneko Azurmendi 2021ko mar. 15a, 16:50

Ikastaro osoa lau ordukoa izango da eta bi egunetan banatuko dute: martxoaren 24an, eguaztena, 17:00tatik 18:30era eta martxoaren 25ean, eguena, 17:00tatik 19:30era. Izen-ematea Musakola kiroldegiko harreran egin beharko da.

"Ibiltzeko modu hau, hankei ez ezik, besoei eta orokorrean soinaren goiko alde osoari eragin dion modalitatea da. Jarduera hau praktikatzeko berariazko bi makil behar dira. Mugitzeko era berria da, esan bezala, gorputz osoari eragingo diona; atsegina, leuna eta aldi
berean oso eraginkorra, giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna areagotzen dituena", azaldu dute Udaletik. Bestalde, bastoirik ez duenari, ikastaroa bete ahal izateko materiala utziko diotela jakinarazi du.

Bukatzeko, Arrasateko Kirol Zerbitzuak adierazi du martxan jarriko dituela helduei zuzendutako igeriketa ikastaroak. "Hauen inguruko informazio nahi izanez gero Musakolako kiroldegira deitu beharra dago, 943 25 20 30 telefonora".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak