"XXI. mendeko bigarren hamarkadan, immigrazioaren etorrera izan da, beharbada, aurreko hamarkadan euskal eskolari gertatu zaion gertakaririk garrantzitsuena", azaldu du Udalak, zera gaineratuz: "Zalantzarik ez dago beraz, hezkuntza-sistemari eta euskarari erronka berriak ekarri diela fenomeno honek".
Era berean, azpimarratu du gaiari heltzeko moduek gogoeta eta iritzi banaketa ere sortu dutela euskal gizartean, eta horien eraikuntzan, sarritan, oinarri sendorik ez duen informazioak eragina izan duela. "Errealitate berriek hausnarketa berrien beharra dakar eta, bide honetan, kontrastatutako informazioa zabaltzea ezinbesteko bihurtzen da, hausnarketa horien eta iritzien sustraiak oinarri sendo bat izan dezaten".