Erregebidea-Bedoña ibilbidean aldaketak, Etxezarreta parkea gehiago ezagutzeko

Eneko Azurmendi 2021ko mar. 15a, 15:42

Besaide Mendizale Elkarteak PR- GI 91 Erregebidea-Bedoña ibilbidea aldatzea proposatu du, "Etxezarreta parkea ezagutzera emateko eta bertako biodibertsitate aberatsa herritarren esku jarriz", Kortaburuko tontorretik, Udalatx, Anboto eta Murugain tontorra eta Aitzorrotz, Kurtzebarri eta Aloña mendia ikusteko talaia "ezin hobea" baita. Udalak, ontzat eman du aldaketa, "ibilbideari ematen dion balio erantsia kontuan hartuta".

Aldaketa hori egin ahal izateko, Udalak bere gain hartuko ditu panelak ikuskatu, diseinatu, editatu eta ordezteko lanak eta 6.060,81 euroko aurrekontua erabiliko du horretarako. Gipuzkoako Mendi Federazioak egingo ditu lan horiek. "Helburua da ibilbidearen erakargarritasuna handitzea eta, bereziki, haren balio naturala eta ondare-balioa indartzea eta ezagutaraztea".

Gaur egun, PR-Gi 91 Erregebidea-Bedoña Arrasateko ospitalean hasi eta Oñatiko Zubillaga auzorantz doan ibilbide bat da, Erdi Aroan Gaztela eta Frantzia lotzen zituen Errege Bide zaharretik. Ibilbidea Andra Mari Zuriko baselizatik igarotzen da eta Errekabarren eta errekaren ertzean jarraitzen du, Bedoñako behealderaino igotzeko. Hortik Larragaingo tontorrera igotzen da, berriz ere ospitalera itzultzeko.

11 kilometro horietan, Arrasateko ingurune natural eta historikoa zeharkatzen du eta Udalak azpimarratu du "balio handia" duela, bai natura aldetik, baita ondare aldetik ere. "Ibilaldian zehar, Santa Eulalia eliza, San Jose baseliza eta Andra Mari Zuri baseliza bisitatu daitezke, baita Kurtzetxiki artadi kantauriarra zeharkatu ere, ekosistema aberats bezain konplexua".

2019az geroztik, Udalaren jabetzakoa da 83 hektarea dituen Etxezarretako parkea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak