Ostalarien 10 minutuko etenaldiarekin bat egingo du Ibai-Artek ere

Eneko Azurmendi 2021ko mar. 15a, 12:07

Euskadiko ostalaritza elkarteek 10 minutuko geldialdia deitu dute bihar 12:00etarako. Hori dela eta, Arrasateko ostalaritzak bat egingo du etenaldiarekin, eta Ibai-Arteko gainerako kideak ere etenaldira batuko dira.

Azpimarratu dutenez, ostalaritza sektorearentzako erreskate-plan bat, ostalaritzako enpleguari laguntzeko plan bat, txertaketan lehentasunezko eta funtsezko sektore bat izatea eskatzeko, mugikortasuna hobetzeko, 2021 osoan zehar UPSak zabaltzeko, kontsumo-zergak jaisteko eta kontsumoa sustatzen duten ekintzen bidez eskaria suspertzeko plan bat aldarrikatzeko asmoz, aldarrikapen-ekitaldi bat egingo dute Madrilen bihar eta estatuko ostalaritza elkarte guztiak egongo dira han. "Madrilgo ekitaldian Espainiako Ostalaritzaren eskutik lehenengo ondare erreklamazioak aurkeztuko dituzte, hauek kutxetan sartuta joango dira, eta kutxekin horma bat sortuko dute, erakundeen aurrean urtebetez izan duten horma sinbolizatzeko", azaldu dute Ibai-Artetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak