Karapaixoa izango da zapatuko baserritarren azokako protagonista

Uxue Igarza Loiola 2021ko mar. 15a, 11:20

Martxoaren 20an, hileko hirugarren zapatuetan egiten den moduan, baserritarren azoka egingo da Seber Altube plazan, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Eta, ohiko produktuez gain, karapaixoa ere izango da postuetan.

Hainbat ekoizle izango dira azokan karapaixoa salduko dutenak; gainera, bakoitzak bere moduan eginda: betiko erara, ama orearekin, legamia freskoarekin, irin ekologikoekin, gluten gabe, begetarianoak, beganoak… Askasibar, Errastiko ogia, Ainara Abasolo eta Urkimendi izango dira garizuma sasoiko jakia salduko duten ekoizleak.

Gainera, azokako bezeroen artean, hamar karapaixo zozketatuko dira –hileroko otarrarekin batera– eta jakia egiteko errezeta ere banatuko da gerturatzen direnen artean.

Bestetik, ohi bezala, sasoiko fruta eta barazkiak erosteko aukera ere izango da azokan, eta baita tokiko bestelako produktu batzuk eskuratzeko ere (ogia, eztia, kontserbak…). Eta karapaixoei lotuta, antolatzaileek esan dute enkarguak jasotzeko edo hartzeko ere egun aproposa izan daitekeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak