MUk 66-57 irabazi dio Tabirako taldeari

Josu Bilbao Atxutegi 2021ko mar. 15a, 09:27

Asko sufritu behar izan du Arrasateko taldeak Iturripen garaipena eskuratzeko. Horrela, azkeneko bi laurdenetan, MUk partidari buelta eman ahal izan dio defentsa gogortuta.

"Denboraldiko garai honetan, partida guztiak izango dira horrelakoak; sufritu beharko dugu", aipatu du MUko entrenatzaile Iñaki Ogara 'Arri'k. "Tabirakok posesio eta puntu gutxira jokatu nahi izan du norgehiagoka, eta euren helburua lortu dute. Gainera, gure errebotera sartzean min handia egin digute, eta lehenengo bi laurdenetan ezin izan dugu gure jokoa egin", azpimarratu du entrenatzaileak.

"Atsedenaldian hobetu genezakeenaz berba egin dugu, eta horrela, azkeneko bi laurdenetan errebotea ondo zaindu dugu. Erritmoa guk jarri dugu, eta Tabirakok sufritu egin du. Asko landutako garaipena izan da, baina merezi genuela uste dut", aipatu du Iñaki Ogarak.

Liga bukatzeko lau neurketa gelditzen zaizkio MUri, eta sailkapenean lider jarraitzen dute. "Hurrengo astean atseden hartzea tokatzen zaigu, eta ostean, Santurtzi hartuko dugu Iturripen. Badirudi Zarautz eta gure artean egongo dela kontua, eta horregatik, partida guztiak finalak izango dira. Momentua disfrutatu behar dugu, oso polita delako", adierazi du MUko entrenatzaileak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak