Deportazioa jorratzen duen dokumentala Amaia antzokian

Hasier Larrea 2021ko mar. 13a, 10:06
Alfontso Etxegarai itsasora begira dagoen filmaren une bat.

Udaleko Kultura Sailak antolatuta, 'Caminho Longe' pelikula emango dute asteartean, hilak 16, 19:00etan hasita.

Josu Martinez eta Txaber Larreategi gidoilari eta zinema zuzendariek Alfontso Etxegarai etakide ohia protagonista duen dokumentala ondu dute, Sagarren denbora aurkeztu zutenetik 10 urte pasata. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean eta Fipadoc jaialdiko sail ofizialean parte hartu du ikus-entzunezko piezak, eta Afrikako Sao Tome uhartea aurkezten du lokalizazio nagusi gisa.

Hain zuzen, uharte horretan egon da 33 urtez Etxegarai erbesteratuta, Espainiako eta Frantziako gobernuen aginduz, eta kontaketak etxera itzultzeko erabakia hartzen du abiapuntutzat, bere adiskide Kristina Etxaluz alboan daukala. Honako galdera honi erantzunak aurkitu nahi dizkio dokumentalak: Nola itzuli etxera, 33 urte badaramatzazu Afrikan deportatuta?

Sareren gonbidapena

Arrasateko Sareko kideek deportazioaren gaia jorratzeko "dinamika aproposa" dela adierazi dute, eta "herritarrei gerturatzea" garrantzitsutzat jo dute. Era berean, gogoratu dute Eugenio Barrutiabengoa Arbe arrasatearra ere deportatuta dagoela Venezuelan, duela 36 urtetatik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak