Erguingo eskolako komunak berritzeko lizitazioa martxan da

Eneko Azurmendi 2021ko mar. 12a, 09:38

Oinarrizko aurrekontua 156.897,11 eurokoa da (BEZik gabe), eskaintzaren arabera aldatu daitekeen arren, eta Udalaren asmoa da obrak esleitu eta zortzi asteko epean amaituta izatea. 

Hala, uda sasoia aprobetxatuko dute berrikuntza lanak egiteko, ekainetik abuztura bitartean, "haurrak oporretan eta eskola itxita dagoenean, alegia, obrek ez dezaten irakasle eta ikasleen egunerokotasunean inolako eragin edota oztoporik sortu".

Udalaren helburu nagusietako bat da arrasatearrei "kalitatezko" azpiegiturak eskaintzea eta Arrasate Herri Eskolako Erguin eraikineko kasuan, hori da lortu nahi dutena. "Exekuzio epea betez gero, ikastaroa hasterako obra guztiak amaituta eta komun berriak prest egongo dira eta modu horretara, erabiltzaileei kalitatezko instalazio berrituak eskaini ahal izango dizkiegu", adierazi dute Udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak