Processing etapan produzitutako piezen datuen eta pieza-eskaera baten datuen arabera, RFID/Servomotor sistema batez baliatuz, pieza bakoitza robot bateraino eramaten da, separating prozesua egiteko. Robotak hura hartu eta, pieza bakoitzaren datuen arabera, piezari kokapen bat ematen dio. Aldi berean, webgunearen bitartez, bezeroak egindako eskaeraren egoera edozein momentuan kontsultatu ahal izango du, IoT (Internet of Things) sistema bidez. Prozesu guztia PLC-PC sistema bidez aginduta dago.
Prozesu osoa
Hasieran, ikasleek PLC-PC sistemaren atal ezberdinak konfiguratu behar izan dituzte –hardwarea, komunikazioak, safety-a, eta abar–. Behin PLC-PCa konfiguratuta, servomotor-a kontrolatzeko microdrive modulua eta RFID sistema konfiguratu eta programatu dituzte, alde batetik, zinta kontrolatzeko, eta, bestetik, pieza bakoitzari dagokion informazioa irakurri eta idazteko. Hurrengo pausoa robotaren programazioa izan da, separating prozesua egiteko. Prozesu osoa app baten bidez jarraitu ahal izateko, HMI sistema bat konfiguratu behar izan dute. Azkenik, bezeroarekin informazioa partekatzeko, webgune bat sortu dute, eskaerak egiteko eta bezeroak eskaeraren prozesu-informazioa edozein momentuan izateko. Horretarako, IoT (Internet of Things) sistema bat garatu dute webgunearen eta PLC-PC sistemaren artean, Node-RED programazio erreminta erabilita.
Eskaintza zabala
Martxoaren 24an eta 25ean ate irekiko jardunaldi presentzialak izango dira. Etorri gure eskaintza ezagutzea :
- Automatizazioa eta Robotika Industriala: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak eta instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak prestatzea.
- Sareko Informatika Sistemen Administrazioa: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Titulu honen helburua da enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea.
- Fabrikazio Mekanikoko Diseinukoa: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia da tituludunei diseinu mekanikoaren gaineko formakuntza teknologikoa ematea.
- Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programazioa: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia da tituludunei fabrikazio mekanikoaren arloko formakuntza teknologikoa ematea.
- Mekatronika Industriala: heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina teknologiko integratzeko beharrari erantzuten dio –mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa–.