13-18 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzako tailerrak, apiriletik aurrera

Eneko Azurmendi 2021ko mar. 9a, 13:18

Udal Prebentzio Zerbitzuak 13-18 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzako adimen emozionalaren inguruko tailerra antolatu du eta izen-ematea zabalik dago, apirilaren 22ra arte. Lehen saioa apirilaren 28an izango da, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, Dona Apellaniz Nieto adimen eta hezkuntza emozionalean adituaren eskutik.

Tailerren helburua da, gurasoak trebatzea, norbere eta seme-alaben emozioei arreta jartzen, hauek identifikatu eta hauei lotutako hainbat portaera ulertzeko, eta seme-alaben heziketa prozesuan familian ematen diren egoera emozionalak maneiatzen. Landuko diren edukien artean honakoak daude: zer diren emozioak, emozioen funtzioak, zertara bultzatzen gaituzten emozioak, kudeaketa emozionala, nola bizi dituzten nerabeek emozioak eta nola izan gure seme-alaben bidelagun emozionala.

Bost saio egingo dituzte, eguaztenetan, 17:00etatik 18:30era, apirilaren 28an, maiatzaren 12an eta 26an, eta ekainaren 9an eta 16an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak