Helena Azkarragaurizarrek irabazi du Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Eneko Azurmendi 2021ko mar. 3a, 10:13

Helena Azkarragaurizar, kartelarekin.

Aurkeztutako 20 lanen artean, Helena Azkarragaurizar Jauregik Ate gorria lelopean aurkeztutakoa izan da aurtengo lehiaketako onena epaimahaiaren iritziz eta, horrenbestez, berea da Martxoaren 8ko kartelaren irudia, baita egitaraua zabaltzeko erabili den esku-orriaren irudia ere. Kartelak ikusgai daude dagoeneko Emakume Txokoko erakusketan.

Arrasateko Udalak, herriko hainbat talde eta eragileekin elkarlanean, ekintza egitarau "oparoa" antolatu du Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan. Emakume Txokoak, Ekin Emakume Elkarteak, Arrasateko bilgune feministak, Pottogorriak, Arrasateko neska gaztiak taldeak eta Arrasateko Emakumeon Mundu Martxako plataformak hartu dute parte programaren antolakuntzan.

Egitaraua:

  • Martxoaren 2tik 15era
    • Martxoak 8ko kartelen erakusketa Emakume Txokoan.
  • Martxoak 5, ostirala
    • Itolarriak antzerkia (gazteleraz), Belen Nevadoren eskutik. 19:00etan Kulturateko areto nagusian.
  • Martxoak 6, larunbata
    • Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak antolatutako amaierako ekitaldia: Zubi guztien gainetik. Mugarik ez. Transnazionalik ez. 12:30-15:40 Irun-Hendaia mugan.
  • Martxoak 8, astelehena
      • Elkarretaratzeak
         10:30eanGaztelupen eta 11:00etan Arrasateko Institutuan Arrasateko Neska Gazteek deituta.
         19:00etan Sebero Altuben Arrasateko Mugimendu Feministak deituta.
  • Martxoak 11, osteguna
    • Romipen, emakume ijitoak berdintasunerako bidean dokumentalaren aurkezpena eta ostean solasaldia egile eta protagonistekin. 19:00etan, Kulturateko areto nagusian (gazteleraz).
  • Martxoak 18, osteguna
    • Salda badago Euskal Herriko V. Jardunaldi feministen liburuaren aurkezpena. 19:00etan Kulturateko areto nagusian (euskaraz).
  • Martxoak 25, osteguna
    • Zinegoak hedapena-film laburraren emanaldia. 19:00etan Kulturateko areto nagusian (euskaraz eta gaztelaniaz).

"Kale gorrian geratzeko arriskua" irudikatzen du kartelak 

"Kanpainaren leloa entzutearekin batera bururatu zitzaidan lehen ideiarekin sortu nuen kartela, atearen irudiarekin alegia. Kolore gorria aukeratu nuen, izan ere, kolore horrek epeltasuna adierazi dezakeen arren, arriskua ere sinbolizatzen duelako, eta hori da, hain zuzen nik irudikatu nahi nuena, kale gorrian geratzeko arrisku hori", adierazi du irabazleak.

Arrasateko Udalak zein Emakume Txokoak eskerrak eman dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei, baita aukeraketa prozesuan lagundu dutenei ere. Esan moduan, lehiaketako lan guztiak ikusgai egongo dira martxoaren 2tik 15era arte, Emakume Txokoan. Astelehenetik asteazkenera 09:00-14:00 eta 16:30-18:00 bitartean eta egubakoitzetan 10:00etatik 14:00etara bisitatu ahal izango da erakusketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak