Azaldu dutenez, nahiz eta eguraldi euritsua izan, karpak eramango dituzte. "Sei pertsonako hiru talde osatuko ditugu larunbatero eta bi hezitzaileen bide-laguntzaz goizak primeran pasatzeko aukera egongo da".
Musakolako azken asteburuan proposatu zituzten ekintzak, San Andres auzorako, hauek izan dira: koltxonetak, slime, lego, plastilina eta salto-saltoa. "Hala ere, bertaratzen direnek erabakiko dute ekintza hauek edo beste batzuek egin. Beraz, bertan parte hartzera animatu nahiko genituzke guztiak", adierazi dute.