"Sorpresaz sorpresa aritu naiz, eta honako hau sari borobila izan da. Balio handikoa zabalkundeari begira, munduan zabalduko delako irrintzia…", esan du Martinez de Lizarduyk.
Indiako lehiaketara
Irrintziaren gaineko dokumentala festibal askotara bidalita, aitortza izan duela adierazi du Lizarduyk, eta, gaur-gaurkoz, ez dela lana inora bidaltzen ari. "Azken finean, lehiaketetako epaimahaikideak ezagutzen dute elkarren artean, eta, batak besteari gomendatuta, leku ezberdinetatik ari zaizkit lana bidaltzeko eskatzen; azken egunetan, Indiatik eskatu didate, esaterako."