Ostalariek terrazetan egindako inbertsioentzako laguntzen bigarren deialdia, zabalik

Eneko Azurmendi 2021ko ots. 26a, 13:13
Ezkiña tabernako terraza, itzalkinarekin, gaur.

2020ko martxoaren 14tik 2021eko apirilaren 30era arte eginiko material erosketak edo inbertsioak lagunduko dituzte dirulaguntza horiek –toldoak, itzalkinak, manparak, altzariak, berogailuak eta abar–. Halaber, gehienez %25a finantzatuko dute, enpresa edo aktibitate bakoitzak 2.000 euroko muga izanik. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 30ean bukatuko da.

Arrasateko Udalak ostalaritza eta bestelako aktibitateek terrazetan egindako inbertsioak laguntzeko lerroaren bigarren deialdia jarri du abian, Berraktibazio Planaren baitan. Lehen deialdia 2020ko azaroan kaleratu zuen eta orain, Udalak, bigarren deialdia onartu du, 80.000 euroko inbertsio osoa ahalbidetuz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Laguntzak Arrasateko establezimenduei zuzenduta daude, beti ere, aktibitatea garatzen den lokalaren kanpo aldean jarritako instalazioak finantzatzeko jomugarekin, Udalaren esanetan. "Hori horrela, laguntzaren onuradunak izango dira Arrasateko ostalaritza, eta baita, ostalaritza aktibitatean zehazki ez daudenak baina lokal kanpoan, terraza zerbitzua daukatenak".

Datorren urtera begira, pandemia garaian ostalaritza sektoreari begira hartutako hainbat neurriri jarraipena emango die Udalak: hala nola, terrazen bikoizketa eta ordutegien zabalpena mantenduko da.

Era berean, terrazei espazio bikoitza ahalbidetzen jarraituko du Udalak, "uda aurreko deseskalatze fasean egin moduan, inolako kostu gehigarririk gabe". Bestalde, terrazak irekitzeko ordutegia zabalduko da 2021ean, pandemia garaian onartutako zabalpena mantenduz: 07:30ean ireki ahal izango dute zerbitzuak emateko –orain arte 10:00etan–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak