Arrasateko etxebizitza baten teilatuko erlaitza jausi da eta suhiltzaileak bertaratu dira

Mirari Altube Arrese 2021ko ots. 25a, 18:24

Arrasateko Ferrerias kalean dagoen etxebizitza bateko teilatupeko harriak jausi dira gaur arratsaldean. Arriskua sortu dute horiek eta suhiltzaileak bertaratu dira. Egoera kaskarrean dago etxebizitza horren teilatua eta hori ikusirik, kale horretara dauden sarrera guztiak itxi egin dituzte.

Suhiltzaileen etorrerak ikusmin handia eragin du herritarren artean eta jende asko hurbildu da gertaera bertatik bertara ikustera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak