Ordutegi horrek, ordea, salbuespen bat izango du eskualdeko ospitalera joateko edo bertatik irteteko eskatzen diren zerbitzuetan; hala, horietarako, orain arte indarrean zegoen ordutegiari eutsiko zaio: 22:00etatik 08:00etara.
Taxiaren gremioaren eta Udalaren artean adostutako sistema berri hori "behin-behinekoa" izango da, Victor Fuentes Zerbitzu zinegotziaren arabera. "Hasieran sei hilabeteko iraupena izango du eta ondoren, funtzionamendua aztertuko da, eta zerbitzua arintzeko eta hobetzeko helburuarekin ezarriko da", gaineratu du.