Otsailaren 25etik 27ra Merkemerkaua egingo da Arrasaten

Uxue Igarza Loiola 2021ko ots. 22a, 18:45

25 bat komertziok parte hartuko dute urtero egiten den udazken-neguko stock azokan, eta hala, komertzio guneetan denboraldiko produktuak merkeago eskuratzeko aukera egongo da. Bestetik, zapatuan haur eta gazteei zuzendutako jarduerak ere egongo dira.

Ibai-Arte elkarteak antolatutako Merkemerkaua eguen eta egubakoitz arratsaldean (16:30etatik 20:00etara) eta zapatuan (10:00etatik 20:00etara) ospatuko da. Gainera, aurreratu dutenez, zapatuan haur eta gazteentzako jolasak ere izango dira  (txirrista puzgarria, super-jumpinga,  hutserako jauzia, zezen mekanikoa, giroskopioa…) Maiatzaren Bata plazan, herriko plazan eta Seber Altube plazan egongo dira, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, altzariak… askotariko produktuak eskaintzen dituzten saltokiak batu dira ekimenera. Hona hemen salatokien zerrenda: BC, Bea Lentzeria, Beinke, Errekamendi, Eya Altzariak, Garraxi, Gili-Gili, bi Intersport Loramendi dendak, Itxaso, Josle, Kapikua, Kili-Kolo, Luko, Mabel, Maitia, Markiegi, Ouka, Promise, Sikol, Tamayo, Troko, Txuri-Beltz, Ume eta Zubia.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak