Orain arte egin dituzten ekintzarik arrakastatsuenak, sukaldaritza, mahai jolasak, aurpegi margotzea eta eraikuntzak izan direla jakinarazi dute Txatxilipurdiko kideek. Eta datorren zapaturako eskatutakoen artean daude plastilina, slime, koltxonetak eta aurrekoetan legez, sukaldaritza kontuak.
Txoko ezberdinetan banatzen dituzte jarduerak eta taldeetan banatuta txoko guztietatik pasatzen dira neska-mutikoak.
3 eta 12 urte bitarteko haurrak gonbidatu dituzte Musakolako azken Ludoteka Ibiltarian parte hartzera. Eta gogorazi dute hurrengo hilabetean, martxoan, San Andres auzoan egongo direla; hor ere izena aurretik eman beharko da, lotura berberean.