Emaitza txukunak eskuratu dituzte atleta arrasatearrek Donostian

Eneko Azurmendi 2021ko ots. 21a, 19:54

Arrasate Atletiko Taldeko hainbat atleta aritu ziren atzo, zapatua, Anoetako belodromoan jokaturiko parte-hartze libreko probetan eta Almedi Mujikak, esaterako, bigarren markarik onena ezarri zuen 300 metrokoan.

60 metrokoan, Ander Oterok 7,73ko marka egin du 23 urtez azpikoetan. 20 urtez azpikoetan, gizonezkoetan, Mikel Agirrek, 7,43 serieetan eta 7,46 bukaeran, hirugarren sailkatuz, eta Iker Menorrek, 7,52 serieetan eta 7,44 bukaeran, bosgarren sailkatuz. Emakumezkoetan, berriz, Xubane Sagastoiak 8,55 egin du serieetan eta 8,58 bukaeran, zazpigarren sailkatuz. 16 urtez azpikoetan, Ane del Fresnok 8,69 egin du serieetan eta 8,64 bukaeran, seigarren sailkatuz eta Izaro Garciak 9,07 egin du serieetan.

200 metrokoan, 20 urtez azpikoetan, Ainara Lopezek laugarren egin du (29,20). Eneritz Kortabarriak ere laugarren egin du 18 urtez azpikoetan, 29,11ko marka lortuta.

300 metrokoan, 16 urtez azpikoetan, Ane del Fresnok 48,80ko marka egin du eta Izaro Garciak 51,36koa. Gizonezkoetan, aldiz, Almedi Mujikak bigarren egin du, 38,14ko markarekin.

600 metrokoan, Olatz Martinezek laugarren egin zuen (1:58:63) eta Araitz Aretxagak, bosgarren (2:05:98).

800 metrokoan, bestetik, Amaiur Aranak zortzigarren egin du (2:47:37).

Bestalde, 1.500 metrokoan, Itxaso Plaza seigarren sailkatu zen (5:39:29).

Pisu jaurtiketan, azkenik, Ane Lasagabasterrek 6,88 metroko marka egin zuen, zazpigarren sailkatuz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak