Buenos Airesko Laurak Bat euskal etxean euskarazko irakaslea da Sebastian Amaya, eta horrez gainera, literatura irakasle moduan ere dihardu Amayak, eta euskaraz berba egiteko aukerak zabaltzeko jo zuen Mintzanet ekimenera. Agurne Juldainek, Zahar Berri egitasmoan jardun izan du aurretik, eta Mintzanet-en probatzea pentsatu zuen, oraingoan ere, euskararen alde lan egiteko nahiak bultzatuta.
Irabazi asmorik bariko proiektua da Mintzanet; Maramara taldeak enpresak kudeatzen du, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza du.
Amaya, Lazkaoko euskaltegi-barnetegian
Euskal diasporako hamaika euskara ikasle daude egunotan Lazkaoko Maizpide euskaltegi-barnetegian: Argentinakoak, Uruguaikoak eta Txilekoak, eta horien artean, Sebastian Amaya. Euskara Munduan programan parte hartzen ari dira eta bi hilabeteko ikastaro trinko bat egiten ari dira. Martxoa hasieran Argentinara itzuliko da Amaya, eta, asteburuan, Arrasate eta azken hilabeteetako Mintzanet-laguna ezagutzeko aukera izan du. Astean, erreportajea, Hemen Debagoiena saioan.