Patxi Garcia entrenatzaileak jokoa intentsitate faltarekin hasi zutela nabarmendu du: "Defentsan oso geldirik geunden eta erasoan, trabatuta". Hiru punturen aldearengatik galtzen amaitu zuten lehenengo zatia, baina atsedenaldiaren ostean, indarrak hartuta itzuli ziren kantxara. "Indartsuago egin genuen eraso eta bete-betean sartu ginen lehiara", azaldu du Mugarri Ingou taldeko entrenatzaile Garciak.