Hirugarrenez lortu du Espainiako txapeldun izatea arrasatearrak. 2017an, 4,16 metroko saltoarekin irabazi zuen; 2018an, Monica Clemente eta biak izan ziren txapeldun, marka berbera eginda: 4,31 metro. Gaurkoan, azkenik, bere marka pertsonala bi zentimetro onduta bereganatu du txapelketa (4,43 metro).
Malen Ruiz de Azua, dominarekin. Argazkia: Sportmedia.
Eneko Carrascalek, zilarrezko domina
Jauzi hirukoitzean, Eneko Carrascalek bere marka pertsonala ondu du, 16,14 metroko saltoa eginda, eta zilarrezko domina eskuratu du Espainiako Txapelketan. Marka horrekin, 23 urtez azpikoen Euskadiko errekorra ezarri du arrasatearrak eta kategoria horretan Europako Txapelketa jokatu ahal izateko aukera ere izango du.