Urtebete partidurik jokatu gabe egon ostean urduri zelairatu dira etxekoak; hala ere, baloia eurena izan da baina ez diote arrisku handirik sortu elgoibarkoen defentsari. Kanpokoak ostera ondo aprobetxatu dituzte izan dituzten kontraerasoak eta 20. minutuan gol bat baliogabetu ostean, atsedenaldira joan aurretik 0-1ekoa lortu dute.
Bigarren zatian arrasatearrak gogoz zelairatu dira eta gola lortzeko aukerak izan dituzten arren, azken metroetan ez dute asmatu. Azken 10 minutetan erasoan jo eta ke ibili dira baina epaileak jokoz kanpo sartutako gol bat baliogabetu die arrasatearrei. Azken segundora arte eutsi diote erasoan etxekoak, eta Elgoibarren area inguruan ibili diren arren ez dute saririk lortu.