"Adierazpen askatasuna" aldarrikatu dute Pablo Haselen atxiloketa salatzeko elkarretaratzean

Maider Arregi 2021ko ots. 19a, 20:23

Pablo Haselen atxiloketa salatzeko elkarretaratzea egin dute arrasatearrek iluntzean Plablo Hasel askatu, errepresioa gelditu lelopean. "Adierazpen askatasuna nahiz biltzeko zein manifestatzeko askatasuna" aldarrikatu dute. Mobilizazioetan izandako atxilotu eta jipoituei elkartasuna" ere erakutsi diete eta Pablo Hasel eta "gainontzeko kideen askatasuna exijitu" dute.

Pablo Hasel raperoa otsailaren 16an atxilotu zuten Eskuadrako Mosoek Lleidako unibertsitatean. Urtarrilaren 28an hamar eguneko epea eman zion Justizia Administrazioak poliziaren aurrean bere kabuz entregatzeko, baina Haselek ez zuen ordena obeditu, "epaiketa injustu bat jasan zuela eta egia besterik esan ez zuela" ebatzita. Bere kantuen letrengatik 9 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak "terrorismoari gorazarre egitea, erregeari irain eta kalumniak egitea eta estatuaren instituzioei irain eta kalumniak egitea" egotzita. 200 artista baino gehiagok haren askatasuna exijitzeko gutuna izenpetu zuten. Atxiloketa gertatu osteko egunetan istilu ugari sortu dira estatuko hiriburuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak