Pablo Hasel raperoa otsailaren 16an atxilotu zuten Eskuadrako Mosoek Lleidako unibertsitatean. Urtarrilaren 28an 10 eguneko epea eman zion Justizia Administrazioak poliziaren aurrean bere kabuz entregatzeko, baina Haselek ez zuen ordena obeditu, "epaiketa injustu bat jasan zuela eta egia besterik esan ez zuela" ebatzita. Bere kantuen letrengatik 9 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak. 200 artista baino gehiagok haren askatasuna exijitzeko gutuna izenpetu zuten. Atxiloketa gertatu osteko egunetan istilu ugari sortu dira estatuko hiriburuetan.
Arrasaten ere deitu dute Pablo Haselen askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea. Herriko plazan izango da gaur, ostirala, arratsaldeko 20:00etan.