87 milioi euroko irabaziak izan ditu Laboral Kutxak 2020an

Xabi Gorostidi 2021ko ots. 19a, 11:27
Txomin García, Laboral Kutxako lehendakaria, eta Xabier Egibar, zuzendari orokorra. (Argazkia: Laboral Kutxa)

65,7 milioi euroko hornidura erregistratu dute pandemiaren ondorio kaltegarriei aurre hartzeko. Ekonomikoki urte zaila izan den arren, banku kooperatiboaren hipoteka-maileguen formalizazioek %16,8 egin zuten gora iaz.

"Egoera oso gogorra bada ere, negozioari dagokionez elementu positibo nabarmenak lortu ditu Laboral Kutxak 2020ko ekitaldian, eta, gainera, efizientzia handiz kontrolatu ditu kostuak. Ildo horretan, aipatzekoak dira enpresen kreditu-inbertsioaren hazkundeak, hipoteka-formalizazioen igoera eta aseguru-negozioaren ekarpena", adierazi dute bankuko arduradunek prentsa-ohar bidez.

Hainbat ratio hobetzea lortu zuten iaz. Esate baterako, kaudimena hobetzea lortu dute %21,26ko CET1 ratioarekin eta berankortasun-tasak behera egin zuen iaz, %3,31raino, sektorearen %4,5eko batez bestekoaren azpitik. Ekonomikoki urte zaila izan den arren, banku kooperatiboaren hipoteka-maileguen formalizazioek %16,8 egin zuten gora iaz, eta hipoteka inbertsioaren saldo osoak, aldiz, %1,2ko igoera izan zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak