Sara Muñoz ekonomilari eta politologoa izango da hizlari lanetan, eta bertara joateko izena eman beharko da Arrasateko udal webgunean, edo BAZera joanda. Izena gaurtik aurrera eman daiteke, eta, antolatzaileek jakinarazi gura izan dute 70 pertsonendako lekua izango dela aretoan, edukiera mugak errespetatze aldera.