Emakumeen arteko konplizitatea ardatz duen erakusketa izango da Arrasateko Emakume Txokoan

Uxue Igarza Loiola 2021ko ots. 15a, 15:09

Otsailaren 16tik 28ra, Mabel Medina Valenzuelaren argazki erakusketa egongo da ikusgai Emakume Txokoan. Astelehenetik ostegunera 10:30etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara eta ostiraletan, 10:00etatik 15:00etara.

Emakumeen "borrokak eta erresistentziak" islatzen dituen erakusketa antolatu du Arrasateko Emakume Txokoak: Complicidades. Quechua herriko Mabel Medina Valenzuela da argazkien egilea, eta hemeretzi irudiz osatutako erakusketak "bere ibilbidea" islatzen duela azaldu du.

Medinak Bolivia, Peru, Argentina eta Euskal Herriko emakumeen borrokak eta erresistentziak azaltzen ditu erakusketan, eta besteak beste sexu-erasoak, lurraldearen defentsa, autodeterminazioa eta elikadura-subirotasuna dira nabarmentzen dituen gaiak. "Erakusketa emakumeen ingurukoa da, baina haien bizipen eta irudiak jasotzeaz gain, egileak berak bisitatutako lurraldeei buruz irudikatzen diren borroka-prozesuez duen ulermen eta inplikazioaz ere hitz egiten du", azaldu dute Emakumeen Txokotik.

Joan aurretik, ordua hartu

Emakume Txokotik 943 79 41 39 edo 618 20 62 33 telefonoetara deitzea edo emakumetxokoa@arrasate.eus helbidera idaztea eskatu diete, erakusketara gerturatzeko asmoa dutenei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak