Valentzian urrea, eta marka eginda

Xabier Urtzelai 2021ko ots. 15a, 09:49

Eneko Carrascalek aurrerapausoak ematen jarraitzen du. Asteburuan jokatu dute 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketa, eta arrasatearrak urrezko domina jantzi du, eta baita marka pertsonala ondu ere. Gutxigatik ez du salto hirukoitzean 16 metroko langa gainditu (15.94). Gaur, bestalde, Malen Ruiz de Azua izango da Harmailatik saioan (21:30, 23:30).

Valentziako Luis Puig belodromoan egin dituzte asteburuan Espainiako 23 urtez azpiko txapelketak, eta atzoko –domeka– saioan Eneko Carrascal izan zen onena salto hirukoitzean. Alde handiarekin, gainera. Arrasatekoak lehenengo saiakeratik lortu zuen 15 metroko langa gainditzea (15,14), eta lan-saio osoan salto hobeak egiten joan eta gero (15.29, 15.62, 15.65, 15.69) seigarrenean, azkenekoan, ondu zuen marka pertsonala (15.94). Hala, 16 metroko langatik 6 zentimetrora geratu zen arrasatearra, eta kontrarioek urrunetik jarraitu zuten Carrascalen txapelketa, bigarren sailkatu zen Alexander Barreirori 95 zentimetroko tartea atera zion-eta.

Atsedenik hartu barik, urteko hitzordu garrantzitsuetako bat asteburuan izango dute atleta arrasatearrek, Espainiako txapelketa absolutua jokatuko dute eta Madrilen. Eta, dominengatik borrokan ibiltzeko hautagai den Malen Ruiz de Azua izango da gaur Harmailatik saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak