Sari honekin, Fagor Arrasatek Xubi Engranajes enpresari 2020an lortutako kalitatearen bikaintasuna, entrega eta lehiakortasun epeen betetze-maila aitortu nahi izan dizkio. "Fagor Arrasateren ADNaren parte dira bere partenerrekin duen lankidetza, hurbiltasuna eta elkarlana".
Lehen mailako hornitzaileekin duen lankidetza estuari esker, Fagor Arrasate munduko liderretako bat bihurtu da ekipamendu-ondasunak diseinatzen eta fabrikatzen, hala nola estanpazio-prentsa eta instalazio automatikoak eta altzairuzko zein aluminiozko ebaketa-lineak.