Otsailaren 20an, martxoaren 6an Hendaia eta Irun artean dagoen zubian izango den ekitaldirako egindako zapiak jaso eta Eskoriatzara eramango dituzte.
Bestalde, azken hilabeteotan Euskal Herriko mugimendu feminista lanketa fasean egon dela azaldu dute. "Lanketa horren emaitza Emakume Mundu Martxak argitaratu duen dossierra dugu. Dossier horren lanketa egin nahi da herrian eta horretarako udaberrian hainbat deialdi egongo dira; hortaz, dokumentua irakurtzera animatzen ditugu Arrasateko emakumeak* eta, jakina, hausnarketa horretan parte hartzera", nabarmendu dute.
"Lantalde irekiak dira eta nahi duenak parte har dezake", jakinarazi dute. Hori hala, hilaren 27an dute bigarren hitzordua, 10:30ean, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.
