Proiektuaren helburua, Udalaren esanetan, Euskal Herriko bide berdeak Arrasate parean egiten duen ibilbidea behar bezala seinaleztatzea da, "norabide seinaleak eta jarraipena egiteko balizak dituzten zutoinak jarriz".
Seinale berriak bat egiten du Arabako bide-zatiaren seinaleztapenarekin, seinaleztatzeko "ezinbesteko elementuak" barne hartzen baititu, hala nola, norabide-seinaleak dituzten zutoinak (18 guztira) eta jarraipen-balizak (5).
Otsail bukaeran hasiko dituzte lanak
Udalak Aisia Events S.L.U. enpresaren aholkularitzarekin egin du proiektua eta, aurreikuspenen arabera, otsail bukaeran hasiko dituzte seinaleak egokitzeko lanak, "eta martxoaren amaierarako egongo dira erabilgarri".
Udalak uste du seinaleztapenaren hobekuntza horrek bide berdearen azpiegitura "indartzea" ekarriko duela. "Azpiegitura horrek gero eta txirrindulari eta ibiltari gehiagori ematen die zerbitzua, Debagoienako eskualdean zehar eta Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarearen barruan, bai eta Vasco Navarroko bide berdearen ibilbide osoan ere, Lizarra eta Bergara lotzen baititu".