Hiru atleta arrasatear aritu dira asteburuan Donostiako belodromoan

Eneko Azurmendi 2021ko ots. 7a, 14:49

Eneritz Kortabarria, Ainara Lopez eta Itxaso Plaza, Anoetan.

Gipuzkoako Txapelketako bigarren jardunaldia zena, parte-hartze libreko saioa bilakatu da azkenean. Itxaso Plazak debuta egin du 3.000 metrokoan eta Eneritz Kortabarriak eta Ainara Lopezek 200 metrokoa egin dute. Azken honek, gainera, bere marka hobetu du.

Itxaso Plazari dagokionez, 12 minutu eta 26 segundo behar izan ditu proba osatzeko. 200 metrokoan, berriz, Eneritz Kortabarriak 29'33ko marka egin du eta Ainara Lopezek 29'25koa, orain arte zeukan denbora hobetuz.

Bartzelonan, bestalde, Espainiako kluben arteko txapelketa jokatu dute eta Malen Ruiz de Azuak 4,15eko saltoa egin du pertikan. Istar Dapena, aldiz, 4,70 metrotan geratu da.

Jauzi-hirukoitzean, azkenik, Eneko Carrascalek 15,68 metroko saltoa egin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak