Andaluziako SAT sindikatuari elkartasun ekimen moduan, sindikatutik heldu eta saldu diren 156 olio botila banatu dituzte gaur Arrasaten.
Arrasateko Askepenakoek azaldu dutenez, olio salmenta kanpaina horren bidez bultzada txiki bat eman gura izan diete Andaluziako sindikatukoei, "errepresioak eragindako isunei " aurre egiten laguntzeko. Gaineratu dute ekimenarekin elkartasunik "sentikorrena" bidali nahi izan dietela bai sindikatuari, eta baita Andaluziako herri langileriari ere. "Borroka eredugarrien testigu izan gara Andaluziako lurretan, borroka horietatik irakaspen asko jaso ditugu, beraien ondoan borrokan jarraitzen dugu, eta elkartasunak ez du etenik izango", adierazi dute.