Rosa Carabel izendatu dute Eroski taldeko zuzendari nagusi

Jone Olabarria 2021ko ots. 5a, 16:26

2021-2024 Plan Estrategikoaren baitan egindako berrantolaketan izendatu berri dute Rosa Carabel Eroskiko Zuzendari nagusi. Hala, Agustin Markaide buru duen lehendakaritzaren baitako taldearen zuzendaritza nagusia hartu du bere gain Carabelek.

Azken aldi estrategikoan Salmenten Sare Komertzialeko zuzendari nagusia izan da Carabel. Plan estrategiko berriaren baitan zuzendaritza kontseilua  handitu eta gaur egungo arloetako zuzendaritzetako lau kide sartu dira bertara. Hala, Operazioetako zuzendaria den Alberto Madariaga; Berrikuntzako, Eraldaketa Digitala eta Informazioaren Teknologien arloko zuzendaria den Enrique Monzonis; zuzendari ekonomiko-finantzarioa den Jose Ramon Anduaga; eta Garapen zuzendaria den Javier España izango dira bertako kide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak