Udalak jakinarazi duenez, hitzordua hartu eta erabiltzailea ezin bada etorri kiroldegira deitu edota webgunetik bertan behera utzi beharko du hitzordua, "horrela beste erabiltzaile batek izango du aukera igerilekura etortzeko". Gainera, erabiltzaile batek hiru hitzordutara huts egiten badu aste osoz ezingo du igerilekura bueltatu.
Aurretik zegoen antolamendu bera mantenduko da igerilekuan, hau da, erabiltzaileak ordubeteko hitzordua hartuko du eta ordu horren barnean aldagelan pasatako denbora eta igerilekukoa batu beharko dira. Horrez gain, maskararen erabilerak derrigorrezkoa izaten jarraitzen duenez, "aldagelatik igerilekuraino ere erabiltzaileak maskara jarrita eraman beharko du".