Udalak 195.600 euro bideratu ditu herriko 91 ostalaritza establezimendu laguntzeko

Xabi Gorostidi 2021ko ots. 4a, 17:58

Tabernari bat terrazako aulkiak batzen.

Itxita egon diren bi hilabete bakoitzeko –azaroa eta abendua– jaso dute laguntza. 1-3 langile artean dituzten 64 establezimenduk jaso dute 1.000 euroko laguntza; 4-6 langile artean dituzten 20 establezimenduk 1.200 euroko laguntza jaso dute; eta zazpi langile edo gehiago dituzten zazpi establezimenduk jaso 1.400 euroko laguntza jaso dute. 

Aipatutako dirulaguntza zuzenez gain, COVID-19 pandemiagatik 2020an ostalaritza eta bestelako aktibitateek kalean jarritako terrazetan zerbitzua emateko beharrezko diren inbertsioetan laguntzak eskaini ditu Udalak; 2021ean bigarren deialdi bat zabalduko dute. Era berean, 2021ean jarraipena izango dute ere ur eta zabor tasaren gainean 2020an ezarritako hobariek eta baita terrazen kuotaren hobariek eta terrazen azaleraren zabalpenak ere.

"Kontziente gara ostalaritzaren sektorea bizitzen ari den egoeraz. Badakigu taberna eta jatetxeen itxialdiak kalte handiak eragin dituela eta dirulaguntza hauekin, beste erakundeen laguntzekin osagarriak izan direnak, eragin hori leuntzea izan dugu helburu" azaldu dute udal iturriek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak