Gidabaimena euskaraz ateratzeagatik saria zozketatu du Udalak

Hasier Larrea 2021ko ots. 3a, 14:43

Ane Regodesebes ikaslea eta Juan Ramon Mendieta zinegotzia.

Ane Regodesebesi tokatu zaio 410 euroko saria, azterketa doako prezioan egitea ahalbidetuko diona. 'Gidabaimena Euskaraz' programaren barruan banatutako urteroko saria izan da zozketatutakoa.

Arrasateko Udalak, urtero moduan, 2020an Gidabaimena euskaraz programaren barruan parte hartu zutenen artean zozketa egin du, eta Ane Regodesebes izan da saritua. Arrasateko Udalak azterketaren kostua itzuliko dio, beraz.

Debagoieneko Mankomunitateak eta bailarako euskara zerbitzuek egindako lanari esker, autoeskolen eskura jarri zen 2009an azterketa teorikoa euskaraz lortzeko materiala: teoria orokorreko eskuliburua, internet bidezko testak, multimedia programa, autoeskolan eduki beharreko panel informatibo elebidunak eta terminologia hiztegia, zehazki.

Ekimen horri bultzada emateko sustapen kanpaina egiten du urtero Arrasateko Udalak, udaberri aldera, ikastetxeetan eta autoeskoletan, Arrasateko herritarrak  gidabaimena euskaraz ateratzera animatzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak